Gabonetan gehienez 10 pertsona elkartu ahal izatea proposatu du Jaurlaritzak

0
1213

Eguberrietan udalerrietatik ateratzeko debekua bertan behera uztea planteatu du. Baita ohiko ekitaldi guztiak bertan behera uztea ere. Abenduaren 24ko eta 31ko gauerdietan 01:00etarako etxeratzeko agindua ezarri nahi du.

Osasun sailburua Gotzone Sagarduik nabarmendu duenez, “ongi goaz, baina ez gaude ongi”. Bilakaera epidemiologikoa beherantz doan arren, ospitaleetako presioa “handia” izaten jarraitzen duela.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean egingo den lurralde arteko bilerari begira, neurriak adostea begi onez ikusten du eraginkorrago izateaz gain, pedagogia hobetuko duelakoan.

Gaur arratsaldean batu da Babes Zibileko Planaren (LABi) Aholku Batzordea, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru.

LABik ondorioztatu duenez, urriaren 26an zein azaroaren 6an ezarritako neurriak egokiak dira, baina oraindik ere azken hamalau egunetako intzidentzia handia izaten jarraitzen duela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen