Horiek egin ahalko dira abenduaren 24, 25 eta 31n, baita urtarrilaren 1ean ere. Hala erabaki dute Jaurlaritzak eta espainiar Gobernuak gaur arratsaldean. Gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira ospakizunetan (umeak barne).
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, erabakia “ona” da. Bi gobernuek adostu dute egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) jendea erkidegotik atera eta sartu ahal izatea da. “Familiak edo hurbileko pertsonek Gabonak ospatzeko bitzeko aukera izan dezaten”.
Horrez gain, lau egun horietan, etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatu dute, eta familia bilkuretan 10 pertsona elkartzea (haurrak barne) onartu dute. Gainera, “gehienez bi familia bizikide elkartu ahalko dira”. Sagarduik neurri hauek LABIren Batzorde Teknikoari eta Aholku Batzordeari jakinarazi dizkie.