Argi horien argazkiak ikusteko eta bozka emateko aukera udal-webgunean dago.
Leiho edo balkoirik onenaren irabazleak 300 € lortuko ditu. Gainera, bozkatzen duten herritarren artean, Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko 100 euroko bono bat zozkatuko da.
Bozkatzeko epea abenduaren 26an bukatuko da, eta saria abenduaren 27an banatuko da. Udalak pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko du.