Euskal Herria plaza 11ko familia batek lortu du garaipena. Halaber, txapelketako boto-emaileen zozketan Vanessa Gonzalezi egokitu zaio saria.
Argazkia: Udala.
Atzo, abenduak 25, amaitu egin zen gabonetako leiho eta balkoi onena bozkatzeko epea.
Leihaketan 815 boto eman dira, eta irabazlea Euskal Herria plaza 11, 1A etxebizitza izan da, 288 botorekin. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du.
Udalak gaur jakitera eman du “bozketak eman duen botoen hurrenkera, handienetik txikienera”:
- Euskal Herria plaza 11, 1A
- Gipuzkoa Etorbidea 3, behea eskuma
- Euskal Herria plaza 5, 1A
- Iturriotz 21, 1B
- Deba etorbidea 1, 7B
- Santa Marina 18, behea
Boto emaileen artean 120 euroko bono bat zozkatu da, hain zuzen, Arrasateko dendetan gastatzeko. Zozketan Vanessa Gonzalezi egokitu zaio saria. Zorionak guztiei!