Herritarren saria eta Haur eta gazteen saria bozka daitezke udal-webgunean (www.arrasate.eus) edo eta Ibai-Arteko webgunean (www.ibaiarte.eus).
Argazkia: MB artxiboa / Testua: Udala
Gabonak gertu ditugu, eta urteroko Gabonetako erakusleiho lehiaketa abian da. Herritarrek bozka emateko epea abenduaren 10ean zabaldu zen, eta ostiral honetan amaituko da, abenduak 18, eguerdiko 12:00etan hain zuzen.
Herritarren saria eta Haur eta gazteen saria bozkak udal-webgunean (www.arrasate.eus) edo eta Ibai-Arteko webgunean (www.ibaiarte.eus) egin behar dira.
23 merkatarik eman dute izena txapelketara, eta aurtengo edizioko berritasunetako bat da ikastetxeetara ere zabalduko dela, bertako eta gertuko merkataritzaren balorea ikusarazteko helburuarekin.
Aurtengo sariak honakoak dira:
· 1. saria: plaka eta 600 €
· 2. saria: plaka eta 400 €
· 3. saria: plaka eta 300 € (Ibai-Artek emana)
· 4. saria: plaka eta 200 €
· Herritarren saria: plaka eta 300 €
· Haur eta gazteen saria: plaka eta 300 €
Era berean, Herritarren saria bozkatzen dutenen artean 100 euroko bost bono zozkatuko dira, eta Haur eta gazteen saria bozkatzen dutenen artean 30 euroko bost bono, hain zuzen, Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko.
Sari banaketa abenduaren 21ean egingo da, egubakoitza, arratsaldeko 5etatik aurrera. Erakusleihoak jarrita egongo dira abenduak 10etik 31ra, gutxienez. Epaimahaia Ibai-Arteko ordezkari batek, diseinuan aditu batek eta udal-ordezkari batek osatzen dute.
Animatu eta hartu parte!