Erakusleiho txapelketan 1.000 € arteko sariak lortu ahalko dira, Ibai-Artek eta Udalak antolatuta. Bestalde, leihoen eta balkoien lehiaketa izen-ematea zabalik da.
Gabonak gero eta gertuago ditugu, eta “nabari da gabon giroa kaleetan”, Udalak adierazi duenez.
Ibai-Artek eta Udalak “herriko saltokietan erosketak sustatzeko helburuz”, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa abiatu dute.
Lehiaketan parte hartzeko, establezimenduek abenduaren 11 baino lehen eman beharko dute izena Ibai Arteren webgunean, BAZen edota udal-webgunean (www.arrasate.eus).

Erakusleihoak abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra egongo dira instalatuta, eta LED poltsak jarriko dira eskaparateetan parte-hartzaileak identifikatzeko.
Udalak dei egiten die “herriko establezimendu guztiei, batez ere zerbitzuei eta ostalaritzari, lehiaketan parte har dezaten”.
Epaimahaia osatu egingo dute “Ibai-Arteko ordezkariek, diseinuan aditua den pertsona batek eta udal-ordezkariek”. Sarien zenbatekoak nabarmen egin dute gora:
- saria: 1.000 euro
- saria: 700 euro
- saria: 600 euro
- saria: 500 euro
Herritarren saria: 500 euro
Haur eta gazteentzako saria: 500 euro
Herritarren saria ematen dutenen artean “120 euroko bost bonu zozketatuko dira, eta haur eta gazteentzako saria ematen dutenen artean 50 euroko bost bonu, Arrasateko edozein saltokitan gastatzeko”.
Herritarrek botoa emateko epea abenduaren 12tik 18ra izango da. Sari banaketa abenduaren 21ean izango da arratsaldeko 5etatik aurrera. 2019an, “1.415 pertsonak bozkatu zuten webgunearen bidez, 1.851k 2020an eta 1.683k 2021ean”.

Hortaz gain, Gabonetako Arrasateko 2. leiho eta balkoien lehiaketa zabalik dago. Izena emateko epea abenduaren 18an amaituko da.
Herritarrek udal webgunearen bidez bozkatuko dute saria, abenduaren 19tik 25era. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du Arrasateko edozein saltokitan kontsumitzeko eta bozketan parte hartuko dutenen artean 120 euroko bonu bat zozketatuko da herriko merkataritzan gastatzeko. Iaz 8 etxebizitzak hartu zuten parte.