Gaur goizean aurkeztu da Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XVII. Futbol txapelketa. Aurkezpenean izan dira Urtzi Amiano Arizmendi Arizmendi Arizmendi Kirol Elkarteko kidea, Arizmendi Ikastolako Almen guneko zuzendaria Nagore Iraola, Koldo Zubillaga Aretxabaletako Udaleko kirol zinegotzia eta Garbine Etxeberria Errealeko emakumezkoen futbol arduraduna.
Txapelketa Ibarra futbol zelaian jokatuko da abenduaren 29an eta 30ean. Aurreko edizioetan bezala, hilaren 29an infantil, kadete eta alebin mailako partiduak jokatuko dira. Infantil mailan, 8 taldek hartuko dute parte, kadete mailan 10 taldek, eta 6 taldek alebin kategorian. Partiduak goizeko 9:00etatik aurrera jokatuko dira. Debagoiena bailarako ekimen bat izanda, bailarako talde guztiek hartzen dute parte: Mondra, Bergara, Aloña Mendi eta Arizmendi. Hala ere, horiek ez ezik bailaraz kanpo batzuk ere etorri ohi dira: GoierriGorri, Tolosa, Lagun Onak, Anaitasuna eta Atletico Lince.
Triangelularrari dagokionez, abenduaren 30ean jokatuko da goizeko 10:30etik aurrera. Debagoiena, Erreala eta Atletico Lince taldeek hartuko dute parte. Debagoieneko selekzioak talde guztietako jokalariak izango ditu ordezkari, eta berrikuntza gisa, aurten elastikoa estreinatuko dute, berde kolorekoa. Aurreko urteetan bezala, Errealak parte hartuko du, aurten bere hirugarren taldearekin. Azkenik, Valladolideko Atletico Lince taldea txapelketan izango da, aurreko urtean Covidagatik taldea bidaiatu ezin izan ostean.
