IBAI-ARTE ETA UDALAREN ARTEAN ANTOLATUTAKO KULTUR EGITARAUA.
Arrasateko Udalak, Ibai-Arte Merkatari Elkartearekin elkarlanean, egitarau zabala antolatu du Gabonetarako. Maria Ubarretxenak adierazi duenez “elkarlanetik sortutako egitaraua dela, merkatari elkarteak proposatu eta garatua, herritar zein bisitari guztientzat. Funtsa bakarra da: gure kaleak dinamizatu, Arrasate bizi eta herriko saltokietan erostea eta kontsumitzea. Gabon kanpaina ona behar du gure hiri-ekonomiak, eta egitarau honekin, herritarrak kalera atera nahi ditugu, herrian ibiltzera, eskaintza oso bat eskainiz, non ekitaldiez gozatu, haurrentzako ekintzak egin, erosi eta dastatu dezakegun”.
Alkateak azpimarratu du “errekuperazio fasean bagaude ere, Covid-19ak oraindik gure artean jarraitzen du. Ondorioz, prebentzio eta segurtasun neurri oro betetzea ezinbestekoa da. Oreka da gakoa. Esfortzu handia egiten ari da tokiko merkataritzaeuren espazioak seguruak izan daitezen, eta aukera bat izatea nahi dugu.”
Bea Etxabe Ibai-Arteko lehendakariak abenduaren 4an, larunbata, hasi eta hilaren 30era arte luzatuko den programa aurkeztu du.
- Abenduak 4 eta 5ean Jolas Parkea Biteri Plazan 11:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara. Puzgarri saltarina, txirristra, bola zoroak eta abentura anitzeko zirkuitua tirolinarekin.
- Abenduak 11, herriko kaleetan, 12:00etatik 14:00etara, Zirkun Zirko. Arrasateko kaleetan zehar malabaristak, akrobatak, orekalariak… ere ibiliko dira.
- Abenduak 12an, 19:00etan, Herriko kaleetan A-TA-KA! ikuskizuna. Zerua koreografien bitartez eraldatu eta argitzen duten izaki hegalari naturalen ikuskizuna.
- Abenduak 11 eta 12an Jolas Parkea Biteri Plazan 11:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara. Puzgarri saltarina, Army multi oztopoen pista, sistema interaktiboa, sky simulagailua eta jumping-a.
- Abenduak 17an, 19:00etan, Arbolapetan, Arrasate Blues 365 eta William taldeen musika akustikoa zuzenean.
- Abenduak 19an Jolas Parkea Biteri Plazan 11:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara. Puzgarri erako txirrista, puzgarri saltarina, ‘Bizkortu eta salto egin’ atrakzioa eta jumping-a.
- Abenduak 20an, 19:15ean, Herriko Plazan, Zahara Galán abeslari arrasatearraren kontzertua eta Gabonetako 50 saskien banaketa.
- Abenduak 28, 29 eta 30ean Jolas Parkea Biteri Plazan 11:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara. Sky simulagailua eta abentura anitzeko zirkuitua tirolinarekin.
Udaletxean egin den aurkezpenean Zahara Galan eta Borja Gomez ere izan dira. Abenduaren 20an kontzertu akustikoa eskainiko dute Herriko plazan. Pop-rocka egiten duen taldea berria da. Estudioan grabatu dituzte lehen hiru kantuak, eta laster estreinatuko du ‘Tiempos dificiles’ lehen kantua Spotify-en. Martxoan eman zuten lehen kontzertua Gaztetxean, eta Udazabal programaren barruan ere aritu dira.
