Gabonetako campuserako izen-ematea ireki du Ointxe!-k

0
530

Argazkia: MB artxiboa.

Ointxe! Saskibaloi kluba Gabonetako campusa antolatu du abenduaren 27tik urtarrilaren 5era. 2006 eta 2013 artean jaiotakoei zuzenduta dago eta Arrasateko Musakola kiroldegian eta Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egingo da. Bi txandatan egingo da, lehena abenduaren 27tik 31ra eta bigarrena urtarrilaren 3tik 5era.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegian 2006 eta 2009 artean jaiotakoen campusa egingo da, eta tiro-programa, banakako taktika eta lehiaketak garatuko dituzte. 2010 eta 2013 artean jaiotakoei zuzendutako campusa Musakolako kiroldegian egingo da, eta kasu honetan, banakako teknika eta jolas dinamikoetan sakonduko dute. Ordutegia goizeko 9:30tik eguerdiko 13:00etara izango da.

Campusak 60 euroko kostua izango du lehenengo astean, eta 50 eurokoa bigarren astean. Bi asteetan parte hartuz gero, kostua 100 eurokoa izango da.

Izena ematea eta informazioa: kirolzuzendaria@ointxe.eus/653014860



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen