Gabonetako argiak distiratzen ari dira jada Arrasateko kaleetan

5
1606

Arrasate Musikalek eta Arrasate Rugby Taldeak piztu dituzte aurten.

Atzo Gabonetako argiak piztu ziren Arrasaten. Aurten, Arrasate Musikalek eta Arrasate Rugby Taldeak eman diote pizteko botoiari. Bi elkarteek euren 50. urteurrenak ospatzen dituzte aurten.

Herriko plazako oholtza gainean ez dira falta izan Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza, eta ohitura den bezala, hainbat gabon-kanta interpretatu dituzte. Gainera, aurten Arrasate Musikaleko biolinisten Suzuki taldea izan dute lagun. Nobedade gisa, aurten, argiak piztu aurretik eta ondoren, Xaibor Berria disko-jartzailearen eskutik disko festa familiarra egon da.

Gabonetako argiak iaz baino bi ordu gutxiago egongo dira piztuta. Argiak arratsaldeko 18:30etik gaueko 22:00etara bitartean piztuko dira. Berritasun gisa, aurten Biteriko argi-pinuaren ordez sekuoia apainduak jarri dira Arrasateko auzoetan.

5 IRUZKIN

    • Patetikoa!!! Batzuek daukaten hirinahia ez dut ulertzen. Argiak jartzearen aurka ez nago, baina halako ” show”al penagarriak dira. Herria izateaz harro gaudenok ez dugu zertan hiriburuen kutreziak kopiatzearen beharrik.

      • Ba niri asko gustatzen jat horrelako ekintzak, eta herria izateaz oso harro nau, beraz mesedez ez hartu inon representaziñua, zuri ez jatzu gustauko, baina beste batzui bai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen