San Felipe Elkarlaguntzak eta AmaiDolua Elkarteak ‘Gabonak etxean norbait falta denean’ hitzaldia antolatu dute. Gabonetako hitzaldien VIII. edizioa bihar, abenduaren 17an, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan izango da. Sarrera doakoa da.
Hizlaria: Maite Urzain
Dolu terapeuta eta irakaslea. Osakidetzako erizaina, geriatrian eta osasun mentalean ezpezializatua. AmaiDolua Elkartearen sortzailea eta presidentea, AmaiDolua irabazi- asmorik gabeko Elkartea da, dolua jasaten ari diren pertsonak hartzea, aholkatzea eta laguntzea du helburua.
Amaiera ekintza: ‘Musika bidelagun doluan’
“Hitzaldi honetan, maite ditugun pertsonak hiltzen direnean, Gabonak eta esanguratsuak diren beste data batzuei aurre egiteko jarraibide osasungarriak partekatuko ditugu. Zure burua kokatzen lagunduko zaitugu, gure arteko babesa sortuz”.




