Gabon giroan murgilduko da Arrasate abenduaren 2an eguberrietako argien piztuerarekin

0
521

Testua: Arrasateko Udala.

Abenduaren 2an iritsiko dira eguberriak Arrasatera, gabon argien piztuerarekin bat. Horren bidez, Udalak, herriko merkataritzari lagunduko dion giroa sortu nahi du. Helburua, beraz, gabon giroan murgildu eta herriko saltokien gabonetako kanpaina sustatzea da.

Aurten, gainera, piztuera ekitaldia berreskuratuko da. Iaz ez zen gauzatu Covid-19aren pandemiaren ondorioz. Ekitaldi hori arratsaldeko 19:00etan ospatuko da abenduaren 2an Herriko Plazan. Piztuera Aspace, Garuneko paralisiaren elkartea, eta Atzegiren, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, kargura joango da. Aspacek 50. urtemuga ospatzen du aurten eta Atzegik 60. urteurrena. Bertan izango dira ere udal ordezkariak eta Goikobalu Txiki abesbatza, zeinak hainbat abesti eskainiko dituen ekitaldia girotzeko. 

Urtarrilaren 7a bitarte piztuko dira gabon argiak. Guztira 90 estruktura ezberdin jarri dira herrian zehar. Aurten, berrikuntza eran, 14 metroko zuhaitza Biteri Etorbidean ezarri da, eta hainbat otar argitsu herriko plazetan. Horrez gain, argiteria publikoko farola ugari apaindu dira Garibai etorbidean, udaletxearen fatxada ere apaindu da, eta arkuak ezarri dira hainbat kaletan: 9 arku Erdiko kalean, 10 arku Iturriotz kalean, 6 Zerkaosteta kalean, 12 arku Olarte kalean, 8 Ferrerias kalean eta 5 arku Maalako Errebalean. 15 zuhaitzetan ere led kordoiak ezarri dira Iturbide egoitzaren aurreko estantzia gunean eta Portaloian. Apaindu dira ere auzoetako sarrerak eta hainbat zuhaitz.

Ipini den argiteria guztia eraginkorra da, energia kontsumo baxukoa eta jasangarria ingurumenarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen