Gabon argiak ostiralean piztuko dira baina ekitaldirik gabe

1
693

Udalak adierazi du “apaingarri guztiak kontsumo elektriko baxukoak direla”. Ekimen honek helburu ditu “gabon argiekin kaleak biziaraztea” eta “herriko saltokietan erosketak sustatzea”. Ekimenerako Udalak 38.671,60 euro erabili ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

Eguberrien atarian, Arrasateko Udala gabon-argiak jarri ditu herriko kale eta auzoetan. Piztuera abenduaren 4an izango da arratsaldeko 18:00etan, baina Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, ez da azken urteetan egindako piztuera ekitaldirik egingo.

Udalaren helburua da “gabon argiekin kaleak biziaraztea, areago pandemiak eragindako une zail hauetan, eta herriko saltokietan erosketak sustatzea”.

Guztira 85 argi-egitura jarri dira herriko kaleetan barrena: Udaletxea, Herriko Plazan zuhaitza, Garibai etorbideak argiteria publikoan, 9 arku Erdiko kalean, 10 arku Iturriotz kalean,  6 arku Zerkaosteta kalean, 12 arku Olarte kalean,  8 arku Ferrerias kalean,  5 arku Maalako Errebalean, 15 argi kordoi puntu ezberdinetan, eta otarrak bi plazetan. Honez gain, Udalak argiteria ipini du ere herriko beste auzoen sarreretan.

Hartara, 38.671,60 euro erabili ditu Udalak. Aipatzekoa da “apaingarri guztiak kontsumo elektriko baxukoak direla jasangarritasunaren eta ingurumenaren mesedetan”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen