Arrasateko futbolari ohiak, batzuk hemen jaioak ez izan arren. Baina zuri eta more koloreak daramatzate grabatuta euren gogoan. Berrogeita hamar urte baino gehiago eman dira, sarrailarien izpiritua adierazten zuen elastikoa jantzi zutenetik. Berriro elkartu nahi izan dira, gutxienez ordu batzuk goxo eta alai elkarrekin disfrutatzeko, eta itzuliko ez diren kideak gogoratzeko.