Hasten den hil honetan egin beharko ditudan zereginetako bat, futbolari buruzko mahai inguru bat koordinatzea da. Futbolaren munduko balioak, lehen eta orain, eta horien balizko aplikapena klub apaletan: horixe da jendaurreko hausnarketaren ardatza, eta ahaleginean zenbait profesional ohi eta futbol zalek hartuko dute parte.