Futbola protagonista asteburu honetan Arrasaten [kirol prebia]

0
299

Errugbiak irekiko du asteburu honetan kirol-jarduera. Kanpanzar Arrasatek Donostiara bidaiatuko du AVK Bera Beraren aurka jokatzeko larunbatean 14:30ean Kote Olaizola zelaian. Emakumezkoen Arrasate/Ordiziari dagokionez, urtarrilaren 30era arte ez da lehiaketara itzuliko.

Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko bi taldeek etxetik urrun ere jokatuko dute. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Leioako Askartza kiroldegian emakumezkoen taldeak Askartza Claret taldearen aurka jokatuko du. Bestalde, EBA ligako gizonezkoen taldeak Leioan jokatuko du, baina Kandelazubieta kiroldegian arratsaldeko 18:30ean.

Bestalde, Mondra eta Leintz Arizmendi taldeek etxean jokatuko dute asteburu honetan. Larunbatean, arratsaldeko 16:30ean, Mondrak Elgoibar hartuko du Mojategin. Bestalde, Leintz Arizmendik Oiartzunen aurka jokatuko du igandean arratsaldeko 17:00ean Mojategin ere.

Asteburu honetan lehiaketara bueltatuko dena Arizmendi boleibol taldea izango da. Bailarako taldeak arratsaldeko 18:00etan jokatuko du Logroñoko Unibertsitateko kiroldegian, Ojaconecta Voley Viña taldearen aurka.

Amaitzeko, areto futboleko Mondratek derbia jokatuko du asteburu honetan Eskoriatzaren aurka. Partida larunbatean izango da arratsaldeko 18:30ean Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian eta publikorik gabe jokatuko da. Hala ere, bi taldeek jokatuko duten lehen derbia izango da nazional mailan: “Oso partida garrantzitsua da guretzat eta itzuli hau garaipen berri batekin amaitzea espero dugu”, adierazi du Julen Otxandiano taldeko entrenatzaileak. Gainera, aurkari zuzenen arteko norgehiagoka da, Mondrate laugarren da 26 punturekin eta Eskoriatza hirugarren 31 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen