Futbola protagonista asteburuan Arrasaten [kirol prebia]

0
304

Errugbiari dagokionez, AGR/ERTk, ligako lehen fasea amaituta. Bigarren fasea hasi arte atsedena izango dute. Gizonezkoek, Kanpanzar Arrasate RT asteburu honetan atsedena izango dute. Hurrengo jardunaldian, Eibar RT-ren aurka lehitauko da Arrasaten.

Mugarri Ingouk ez du jokatuko asteburu honetan. Oraingo asteburuan ez da Gipuzkoako eskubaloi federazioak antolatzen dituen txapelketetan jardunaldirik jokatuko. Eta motiboa da azkenaldian epaileen kontrako erasoak areagotu egin direla, bai ahozko erasoak eta baita agresio fisikoak ere. Hala, federazioko ordezkariek nahikoa dela erabaki dute, eta oraingo asteburuan planto egingo dute 

Larunbat arratsaldean, futbolaren txanda izango da. Gorengo mailako Mondrak UDA B taldearen aurka jokatuko du, Arrasaten. Derbia Mojategin jokatuko da, zaleen bultzadarekin lidergoa indartzen saiatuko dira, zapatuko arratsaldeko 16:00etan.

Areto futbolari dagokionez, Mondratek Elorrietako F.S. taldearen aurka jokatuko du Bilbon, larunbatean 18:30ean.

Ondoren, saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak San Ignacio-Premo taldearen aurka jokatuko dute Ibarran, igandean 18:00etan. Larunbat arratsaldean, Mondragon Unibertsitateko gizonenen txanda izango da. Gipuzkoa Basket Easo talderen aurka neurtuko dira Donostian, larunbatean 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen