Leintz Arizmendiko neskak asteburu honetan itzuliko dira lehiaketa ofizialera. Ligako lehen partidua etxetik urrun jokatuko dute. Larunbatean arratsaldeko 15:30ean Urnietaren aurka jokatuko dute udal futbol zelaian.
Bestalde, Mondrak Bergararen aurka jokatuko du denboraldiko bigarren partidua. Denboraldiko lehen derbia izango da, eta larunbatean arratsaldeko 16:00etan jokatuko da Ipintza futbol zelaian, Bergaran.