Futbola eta saskibaloia protagonistak asteburuan

0
312

Saskibaloia izango da protagonista Arrasaten asteburu honetan. Lehen mailako emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak irekiko du lehiaketa. Bihar, ostirala, La Rioja ABN taldearen aurka jokatuko du Iturripeko kiroldegian gaueko 21:00etan, aurreko jardunaldiko atzeratutako partidua. Arrasatearrek larunbatean jokatuko dute berriro, baina oraingoan Arrasatetik kanpo. San Ignacio Premo izango du aurkari arratsaldeko 20:00etan Iruñako San Ignacio Larrabide kiroldegian. Bestalde, EBA ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitateak larunbatean jokatuko du Iturripen arratsaldeko 19:00etan. Arrasatearrek Filipinetako Inmapa Taldea izango dute aurrean.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendik larunbatean jokatuko du Hernaniren aurka. Partidua Zubipe futbol zelaian jokatuko da arratsaldeko 16:30ean. Bestalde, Mondrak igandean jokatuko du, goizeko 12:00etan, Oiartzunen. Partidua Karla Lekuona futbol zelaian jokatuko da etxeko taldearen aurka.

Larunbat honetan areto futboleko Mondrate eta Eskoriatza futbol taldeen arteko derbia ere jokatuko da. Beraz, kirol honen zaleek seguru beteko dituzte Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko harmailak, bertan jokatuko baita partidua. Partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen