“Futbol Egokituko Topaketa onuragarria da ere talde konbentzionaletako jokalarientzat”

0
446

Josu Zubia Ramosek gaur egun Gipuzkoako Futbol Federazioko Kirol-zuzendari eta Kirol Egokituko teknikari bezala lan egiten du.

Argazkiak: GKEF eta MB artxiboa.

Mondraren lehen taldeko entrenatzaile eta bertako campusetako koordinatzaile bezala ere esperientzia dauka.

Orain gutxi Futbol Egokituko Topaketa egin zen Mojategin, hain zuzen, Gipuzkoako Futbol Federakuntzak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federakuntzak eta Mondrak antolatuta, baita Ikerlanek lagunduta ere.

-Aniztasun funtzionaldun pertsonek, muga fisiko gehiago izan arren, jarduera fisikoa behar dute?

-Denok behar dugu jarduera fisikoa egitea, kirola Osasuna da, eta areago aniztasuna duten pertsonentzat.

Batzuek gainera ez dute muga fisikorik, beste muga batzuk dituzte, adibidez komunikatzeko orduan. Aniztasuna fisikoa, intelektuala, garun paralisia edo beste aniztasun bat izanda ere, denei datorkie ondo. Beste lagun batzuekin erlazionatzen dira topaketa honetan, ondo pasatzen dute, gustoko duten kirola praktikatu eta osasunarentzat ona den zerbait egiten dute.

-Eurekin (futbolean) jolastea beste pertsonentzat ere onuragarria da?

-Inklusioan lan egiten badugu, talde konbentzionaleko gazteak hauekin batera elkartzean denentzat bihurtzen da onuragarri. Hemen benetako balioak lantzen dira, bata bestearekiko elkartasun eta laguntza, talde balioak, inongo gatazkarik suertatu gabe.

-Topaketa hauetan jolastean, aniztasun funtzionaldun pertsona ulertzeko arazoa egoten bada, nola gainditu zailtasun hori?

-Hauetariko askok ulermenarekin arazoak eduki ditzakete, eta horretarako prestatuta egon behar gara. Kasu hauetan, zailtasuna gainditu daiteke marrazkiaren bitartez, zerbait bisuala izanik, eta eman daitekeen laguntza guztia eskainiz.

-Zein ondorio ateratzen dituzu egindako topaketa hauetatik?

-Egindako topaketak baloratu ondoren, batez ere ondorio onak atera ditugu. Zein beharrezkoa den hauentzako horrelako edo beste kirol batekin erlazionaturiko topaketak egitea, eta bestetik zein garrantzistua den inklusioa lortzeko, hainbat sentzibilizazio saio egitea talde konbentzionalekin.

Aniztasun funtzionala duten pertsonendako espazio gehiago eraiki beharko litzake.

-Elkarte batek halako topaketa bat antolatu nahi badu, norekin jar daiteke harremanetan?

-Elkarteek badute topaketa hauen berri, baina informazio zabalagoa nahi izanez gero fgf@escuelaentrenadores.com helbidera idatzi edo 74 74 26 823 telefonora dei dezakete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen