Futbol Egokituko Topaketa egin dute hainbat lagunek Mojategin

0
508

Gipuzkoako Futbol Federakuntzak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federakuntzak eta Mondrak elkarlanean antolatuta, saioa gaur goizean egin da Mojategin.

Argazkiak: GFF.

Bertan hainbat lagunek parte hartu dute, besteak beste, aniztasun funtzionala duten zenbait lagunek.

Koordinatzile-lanetan klub zuri-morearen lagun ‘zahar’ batek jardun du, Josu Zubia Ramosek, hain zuzen, Mondraren lehen taldeko entrenatzaile eta bertako campusetako koordinatzaile bezala esperientzia duena.

Topaketak Ikerlanen laguntza izan du, eta eguraldia lagun, giro onean garatu dute. Gaurkoa Gipuzkoan egindako 3. topaketa izan da, eta gehiago egitea aurreikusten da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen