Argazkia: Gerediaga Elkartea.
Gure sendian “ohituta” gaude fusilamenduekin, pasiboki, jakina. Osaba zena, armetan altxatutakoen kontra bere ideia politikoak defendatzera etxetik atera zen eta ahaleginean atzemanda, Derioko kanposantuaren orma hotzaren kontra erail zuten faxistek, abenduaren 16an, 1937koan.