Eguerdiko 13:00ak aldera, istripu bat gertatu da GI-627 errepideko 39. kilometroan, Eibarko noranzkoan. Istripua furgoneta baten eta motor baten artean gertatu da. Ondorioz, motorraren gidaria zauritu da. Bi anbulantzia, Ertzaintza eta gabiri bat bertan dira. Lekuan auto ilarak daude, zirkulazioa oso motela da eta Ertzaintza trafikoari txandaka bidea ematen ari zaio.






