Furgoneta elektriko bat obretarako erostea aztertzen dabil Udala

0
432

Udalak azaldu du obrak lantaldeko “14 ibilgailuetatik 5 ibilgailuk 20 urteak gainditu dituztela”. Udal-gobernuak onartu du ibilgailu elektrikoa erostea 42.500 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Argazkia: MB artxiboa.

Udalak azaldu du “gaur egun, obra lantaldeko parke mugikorra nahiko zaharkitua dagoela. Hamalau ibilgailutik, bost 20 urteak gainditu dituzte, eta hauetariko bat (8967 CDR matrikuladuna) ordeztea da helburua”.

Era berean, hiru ibilgailu “15/20 urte tartean daude, bost 10/15 tartean eta bakarrak hamar urte baino gutxiago ditu”.

Ordeztea proposatzen den ibilgailua gasoliozko Citroën Berlingo bat da, eta “baino zaharragoak badaude, baina hauxe da egoera txarrenean dagoena”.

Halaber, Udalak gaia aztertzean kontuan hartu du /2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa:

“Bere 21.2 artikuluan esaten du 2020tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek erosten dituzten ibilgailu guztiek (% 100) ordezko erregaiak erabili beharko dituztela”.

Ibilgailu elektrikoa erostearen alde azaldu da Udal-Gobernua aurtengo otsailaren 8an egindako bileran.

Halaber, onartu du kontratuaren aurrekontua “42.500 eurokoa izatea (%21eko BEZ barne)” eta “35.123,97 euro BEZ barik”.

Enpresek euren proposamenak Udalari aurkezteko epea zabalik izan dute, eta orain gaia “azterketa aldian dago”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen