Furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu du Epeleko biribilgunean

0
903

Eguerdiko 12:00ak aldera istripu bat gertatu da Epeleko biribilgunean, GI-627 errepidean, autopistaren irteeran. Txirrindulari batek eta furgoneta batek istripua izan dute. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gidariak ez du ikusi biribilgunearen barruan zihoan txirrindularia, eta lurrera bota du. Ondorioz, txirrindulariak kolpe bat jaso du buruan eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen