Adi saihesbidean furgoneta bat errepidetik atera baita

0
726

Ertzaintzak azaldu duenez, 14:30 aldera furgoneta bat errepidetik atera da GI-627 errepideko 35. kilometroan, Arrasateko saihesbidean, Debagoieneko ospitalearen atzeko aldean. Zorionez istripuan ez da zauriturik izan. Furgoneta eta Ertzaintza bertan daude, eta garabia iristekoa da. Beraz, hemendik igaro behar baduzu gomendatzen zaizu ohi baino tentu handiagoz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen