“Fremap 3 urtetik gora atzeratzen ari da lan-gortasuna sufritzen duen langile bati audifonoak entregatzea”

0
422

CCOOek ere jakitera eman du Eibarko Lan-arloko Epaitegiak duela gutxi erabaki duela “Fremap mutualitatea kondenatzea J.F.G. langile jubilatuak mutualitateari eskatzen dizkion audifonoak ematera edo 5.328 euroko zenbatekoa ematera”.

Argazkia: MB artxiboa

Sindikatuak azaldu duenez “JFG langile izan zen Ifam Seguridad SLU enpresan 1972tik 2021ean jubilatu zen arte, eta lan-inguruan maila altuko eta etengabeko zaraten eraginpean egon zen”.

Langile honi aitortu egin zitzaion “jatorri profesionaleko 11ko baremoko gortasuna, 2019ko Gizarte Segurantzako ebazpen bitartez, lanean zarataren eraginpeko entzumen galeragatik”.

Sindikatuak azaldu duenez Eibarko Lan-arloko Epaitegiak duela gutxi 211/2022 sententzia eman du jakitera, eta horrek “Fremap mutualitatea kondenatzen du, aukeran, J.F.G. langile jubilatuari honek mutualitateari eskatzen dizkion audifonoak ematera edo 5.328 euroko zenbatekoa ematera, hau da, audifonoen kostu ekonomikoa”.

CCOOek azaldu du ebazpen hau “irmo bihurtu zela Fremapek edota langilearen enpresak ez zutelako helegiterik aurkeztu. Areago, Fremapek 11 baremoko kalte-ordaina ordaindu zion, horrela patologiaren jatorri profesionala aitortuz”.

Fremap “Ifam Seguridad SLUko langileen kontingentzien entitate arduraduna denez, kontigentzien tratamenduaren arduraduna ere bada. 11ko baremoko gortasun profesionalen kasuen tratamenduetan, guztietatik larriena, audioprotesien preskribzioa barnean dauka”, baina Fremapek uko egin dio “beti justifikazio barik”.

Epaiak “frogatutzat eman du langileak duen gortasunak jatorri profesionala duela, eta sententziak gehitzen du ‘kontingentzia profesionaletan kaltearen erreparazio osoaren printzipioak agintzen duela'”.

Sententziak ere jasotzen du “Fremapek baduela entitateak berak sortutako dokumentazioa, bi aldeetako audioprotesiaren beharra onartzen duena, izan ere, Fremapek Hospital Quironsalud-i txostena eskatu zion, eta informeak ondorio hori erakusten du. Osakidetzak ere txosten bat jakitera eman zuen ondorio berberarekin”.

CCOOek Gizarte Segurantzari aurkeztutako kexen ostean, “erakunde honek ere adierazi du, bi erresoluzioren bitartez, Fremap dela bi audifonoen ordainketaren arduraduna”.

Bigarren erresoluzioa jakitera eman ondoren, sindikatua harremanetan jarri zen “telefono bidez Arrasateko Fremap mutualitateko arduradunarekin, audifonoen entrega atzeratu ez zedin, baina saiakerak ez zuen fruiturik izan, eta mutualitateak entrega atzeratzearen eta langileak salaketa judiziala aurkeztearen aldeko apustua egin zuen”.

2022ko uztailean CCOOek bilkura egin zuen Fremapeko lokalaren aurrean, “eta bertan langileen aldarrikapenak idatzita aipatutako arduradunari helarazi zitzaizkion”.

CCOOek salatu duenez “Fremapek nahita atzeratu du entrega, gutxienez hiru urte eta erdi, JFGek bere lan-gaixotasunagatik behar duen tratamendua, eta horrek bere bizitza-kalitatea nabarmen kaltetzen du”.

Sindikatuak ohartarazi duenez “Fremapek murrizketa ekonomikoak egin asmo ditu jatorri profesionaleko patologiak jasaten dituzten pertsonei dagozkien tratamenduetan”.

Halaber, adierazi du “5.328 € mutua batentzako hutsaren hurrengoa dela, baina benetako oztopo bat langile-klaseko familia baten aurrekontuarentzat”.

CCOOek 2022ko uztailean ere iritzi publikoari jakinarazi zion “Fremapen kanpainatzat hartu” zuena, hau da, “jatorri profesionaleko patologiak ezkutatzea, osasun publikoaren sistemara desbideratuz, horrela betebehar ekonomikoen ordainketa saihesteko”.

Izan ere, JFGri audifonoak ukatzeaz gain, “Fremapek ukatu zituen Metalocaucho SL, Refractarios Alfran SA y Auzo Lagun Sdad. Coop-eko pertsona langileren lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak”.

Egoera horiek “kontingentzia profesionalera itzuli ziren CCOOren ekintza sindikalaren eta juridikoaren ostean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen