Zenbait biktima arrasatearrek salatu dute “frankismoaren inpunitatea”

0
448

Nati Roa, Goio Markaide, Julia Monge eta Juan Ramon Garaik Gasteizko bilkuran parte hartu dute. Ekitaldiak “estatu espainiarrari Justizia” exijitu dio.

Argazkia: Plataforma.

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak atzo prentsaurrekoa egin zuen Gasteizko Martxoak 3 Elkartean.

Gaur elkarretaratzea egin du arabar hiriburuko epaitegien aurrean, eta bertan ere diktaduraren hainbat biktimak parte hartu dute.

Bertan zenbait arrasatear izan dira, besteak beste, Julia Monge, Juan Ramon Garai, Nati Roa eta Goio Markaide.
Gogoratzekoa da Juan Ramon eta Nati frankismoak eraildako bi pertsonaren bilobak direla. Goio ere diktaduraren biktima izan da.

Ekitaldiak salatu du “estatu espainiarrak bermatzen duela arduradun frankisten inpunitatea”. Gainera gogoratu du “genozidioa, gizartearen aurkako delituak, torturak eta desagerrazte behartuak ez direla preskribitzen”.

Eredugarritzat aurkeztu du “Maria Servini epaile argentinarrak Martin Villaren aurkako 4 eraileketen inguruko epaitze Autoa” dela-medio.

Beste behin, biktimek eta plataformak “Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeak” exijitu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen