‘Frankenstein berpiztuko balitz’ ipuin kontaketa antolatu dute bihar Kulturaten. Bibliotekaren Egunaren baitan, Ana Galarragarekin izango da biharko ekitaldia. Ipuin kontaketa, zientzia esperimentuekin, 6 urtetik gorakoendako izango da.
Ekimena arratsaldeko 18.00etatik aurrera izango da Kulturaten.
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.