Fotovoltaikoak Etxean, Ekiola, Ederlango,… proiektuak azalduko zaizkio SHRECeko ordezkaritzari

0
855

Trantsizio energetikoa egiteko, SHREC sare europarra abian dago, eta Arrasateko Udala partaide da. Europako 33 ordezkari inguru Arrasatera etorriko dira bertan zenbait proiektu bertatik bertara ezagutzera.

SHRECen bisitaren aurkezpena egin dute gaur goizean Kulturaten, eta ondoko ordezkariek parte hartu dute [goiko argazkian, ezkerretik]:

  • Amagoia Barandiaran LKS Krean-ekoa eta Ekiolako arduradun
  • Maria Ubarretxena alkatea
  • Eukene Barrenetxea, H-enea Living Lab-ekoa eta Fotovoltaikoak Etxean proiektuaren arduradun
  • Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko ordezkari

Arrasateko Udala “Europako proiektu batean murgilduta dago, trantsizio ekologikoari nola aurre egiteko, Europako hainbat soziorekin batera”.

“Berez, kontsortzio moduko bat da” eta bertan ari dira ere Eslovakia, frantziar estatu, itailar estatu, Lituania, Herbeherak, Errumania eta Suediako hainbat erakundek, zehazki:

  • Eslovatiak Berrikuntza eta Energia Agentzia
  • Frantziar estatuko beste agentzia bat
  • Italiar estatuko Piemonteko ordezkaritza bat
  • Lituaniako Unibertsitate tekniko bateko ordezkaritza
  • Herbehereetatik Zientzia Aplikatuetako unibertsitatea
  • Errumaniako Muntaniako Garapenerako Agentzia
  • Suediako Unibertsitate batekoa

Elkarri tokiko proiektuak azaltzen dabiltza, bisiten bitartez. “Arrasatek anfitrioi lanak egitea egokitu zaio apirilaren amaierarako. Hala, europar bazkideak etorriko zaizkigu, gure proiektuak bertatik bertara ezagut ditzaten”.

33 ordezkari inguru etortzekoak dira SHRECen eskutik, apirilaren 27tik 29ra (biak barne). Bisitan azalduko dizkiete:

  • Aldundiko eta Jaurlaritzako energia-trantsizioa estrategiak
  • Kulturola: “ondare instrial bat efiziente bihurtu dugu, bigarren aukera eman zaio kultur eraikin bezala”.
  • “Kooperatiben bailara, gure ibilbide kooperatiboa ere berbagai izango dugu”
  • Debagoiena 2030 “sarearen lanketa”
  • Foltovoltaikoak Etxean Proiektua
  • Ekiola egitasmoa

Agenda ondorengoa izango da: lehen egunean, apirilaren 27an goizeko 09:00etan Udalak harrera ofiziala egingo die europar-ordezkariei pleno-aretoan.

Ondoren, goizeko 11:00etan Garaia Parke Teknologikoan aurkezpen bat egingo da, eta “Udalaren ordenantzen, hobarien,… berri emango diegu. Ordenantzetan aldaketak egin genituen eguzki-plakak batez ere baserrietan eta Udala auzo inguruan jarri ahal izateko”.

Ekitaldi hau herritarrentzat ere zabalik izango da, eta denera bi ekitaldi herritarrentzat zabalik izango dira.

Bigarren egunean, apirilaren 28an, Kulturola bisitatuko dute, eta ondoren Kooperatiben Ekosistemaren aurkezpena izango dute. Ikerlanek ere aurkezpena egingo du.

Egurdi partean, 14:30ean, Debagoiena 2030, Mankomunitatea eta SURADESAko lanketa. Ondoren, energia komunitateei buruzko mahai-inguru bat izango da. Ekitaldi hau ere herritarrentzat irekia izango da. Gero, Emauseko Ekocenterra bisitatuko dute.

Azken egunean, apirilaren 29an, Mondragon Unibertsitateak bere proiektua azalduko die: “Ederlango funazioko labeen beroa erabiltzeko proiektua, bero hori Gautxorin egongo den campus berria berotzeko. Guretzat ere proiektu oso potentea da. Berau garatzen dabiltza”.

Arratsaldean Bizkaian, Biscay Marine Energy proiektua bisitatuko dute. “Egun horietan ere atzerritarrek baliatuko dute gure herria ikusteko, ondarea ezagutzeko,… Arantza Otaduy-rekin bisita eginez”.

Trantsizio energetikoaren gaian, Arrasaten AHTak duen eragina jakinik, galdetu dugu ea gai horren inguruko ekitaldirik edo aipamenik egingo den. “Ez dugu aurreikusita horren inguruko ezer”, adierazi du alkateak.

Trantsizio energetikoan Europako nazio eta estatu “guztiak bat-eginik gaude”, eta Europako besteen “praktika onak aztertzen gabiltza, gero gure lurraldean aplikatu ahal izateko”.

Ondoren, Foru Aldundiko eta EEE-EVEko (Energiaren Euskal Erakundeko) ordezkariek euren estrategiak azalduko dituzte. Bazkari amankomunaren ostean, arratsaldean Garaia Parke Teknologikoari bisita egingo diote. Ostean, H-enea Living Lab-ek Fotovoltaikoak Etxean proiektua azalduko die.

Eukene Barrenetxea (H-enea Living Lab) Fotovoltaikoak Etxean proiektuaren arduradunak adierazi du “SHREC proiektua dela eta, Arrasateko Udalak gobernatutako lan-talde bat jarri genuen martxan”.

Prozesua abiatu zuten “eta galdera ezberdinei erantzun genien, gida sortu genuen eta ondoren kasu praktiko bat abiatu genuen herritarrekin, parte hartu zuten herritarrekin. Aurre-proiektu bat abiatzeko pausu guztiak eman zituzten”.

Etxeetan plaka fotovoltaikoak jartzeko, ondorengo galderak egin zituzten: “Zein kasu eredugarri dauden Euskadin edo/eta estatuan? Tokiko zein eragile ekonomikok egiten dituzte halako instalakuntzak? Zein instalazio mota daude aukeran? Zein pauso legal? Zein inbertsio?”.

Ildo honetan, gida bat sortu zuten eta jendartean zabaldu zuten. Kasu praktiko bat landu zuten Elmako etxeetako “bizilagunek eta finka administratzaileak”.

“Aurre-proiektu bat egin zen bizilagunen autokontsumorako, eta egun Arrasaten daukagun eredua da igogailuko, eskaileretako eta garajeko kontsumoa eguzki-energiazko instalakuntza bat, Martxoak 8 kalean, Elma auzoan”.

Azken pausoa, Elmako auzoan hainbat etxetan Ekiolarekin jartzeko azken pausoa, “D2030ak finantzatuta, gaur egun falta zaigu soilik Iberdrolarekin paper batzuk betetzea, instalakuntza produkzioa martxan jartzeko”.

Amagoia Barandiaran (LKS Krean) Ekiolako arduradunak azaldu du beren proiektua Udalari aurkeztu ziotenean Udalak eratzun zuela Ekiola SHREC proiektuan toki izateak “izugarrizko zentzua” zuela.

“Hortik gure arteko kolaborazioa hasi zen, betiere Arrasateko lidertzarekin baina Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gatzagako herriekin batera, hemengo Garaia Parke Teknologikoan”.

Ekiola funtsean egitasmo bat da “plaka fotovoltaikoak lurzoruan eraikitzeko era kooperatiboan, irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak izango dira, proiektuak Euskadi mailan aurrera eramango dituzten kooperatibak”.

“Ideia azken finean da herritarrak batuz, beren behar elektriko bitalak, urte osoan kontsumituko luketen elektrizitate hori guztia, era kooperatiboan, plaka fotovoltaiko batekin, generatzea”.

Ekiolaren bereizgarritasuna da “autokontsumo modeloan ez dela enmarkatzen, Ekiola lurrean eraikitako plaka fotovoltaikoetan oinarritzen da, sare elektrikora konektatuak, eta euren bazkideak saretik jasoko dute euren etxebizitzetan, inolako obrarik edo instalakuntzarik gabe, normaltasunez, bazkideek km 0eko euren herriko lokaleko energiarekin”.

Ekiolaren asmoa da “maiatzaren 3an sozializazio fasea hastea, Arrasaten, ondoren Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Gatzan, hitzaldi informatiboen bitartez”.

Hitzaldi hauetan “herritarrei egitasmoa ñabardurekin eta kariñoz azalduko zaie, energiaren mundua nahiko zaila baita. Horretan arituko gara uztial-abuztura”.

Ekiolak aurreikusten du “irailean baimen eta legalizazio guztiak izatea, eta azken ukituekin kaptazio fasea hastea, kooperatiba herrira zabaltzeko eta interesa duten herritarrek izena eman ahal dezaten”.

Eraikuntza faseak “4 hilabete iraungo du, eta ostean Ekiolak Arrasaten 600 familia ingururi energia elektrikoaren arazoa edo hornikutza osoa garantizatuko die”.

Aritz Otxandianok (Fagor Taldea) adierazi du “Fagorretik kontziente gara aro berri batera sartzen gabiltzala, Iraunkortasunak ezaugarritutakoa, eta horrek etxeko lan batzuk suposatzen dizkigu, enpresak arora egokitzeko”.

Gehitu duenez, “historikoki komunitatearekin eduki dugun konpromisoaren bidetik, badaukagu ardura bat gu kokatuta gauden lurraldeen trantsizioarekiko. Ildo horretan, gu beti prest egongo gara lankidetza publiko-kooperatibo horretatik etor daitezkeen esperientzia ezberdinak esploratzeko”.

Fagor Taldeak bere prestasuna azaldu du “gure gizarte-funtsa lankidetza horietatik jaiotzen diren proiektuen zerbitzura jartzeko, Ekiola kasu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen