‘Foto Laso’ filmaren laugarren emanaldia apirilaren 19an

0
514

‘Foto Laso’ren aurreikusitako bi emanaldietarako sarrerak agortu ziren. Honen arrakastaren ondorioz Udalak beste emanaldi bat antolatu zuen martxoan zehar. Orain beste emanaldi bat antolatu da apirilak 19an, 19:00etan Amaia Udal Antzokian. Sarrerak lortzeko aukera, ohiko bidetik (www.arrasate.eus) eta Amaiako leihatilan ere eskuratu ahalko dira zabalik dagoen ordutegian, hau da, emanaldiren bat dagoenean hasi baino ordu bat lehenagotik emanaldia hasi arte.

“Foto Laso” Arrasateren inguruko 60. eta 70. hamarkadetako filma da. Pedro Sologaistoa “Laso” (1920-2009) Super 8 kamerarekin filmatutako bizipenei biziberri bat emateko asmoz, berreskuratu zuten altxor zinematografiko hau. Iban del Campok osatutako filmaren 4. proiekzioa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen