Foru Aldundiak maskarak berrerabiltzeko makina erosi du

0
1064

Maskarak berrerabiltzeko makina Arrasaten dago, eta teknikariak egoitzetatik pasatuko dira poltsak ematera maskarak sartzeko, eta ondoren poltsak beteta jasotzera. Bestalde, laguntza psikologikoa eskainiko zaie egoitzetako langileei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde historikoko egoitza-sarea bildu du Covid-19k sortutako egoerari modu bateratuan heltzeko. Topaketa horretan, Foru Aldundiko arduradunek bi neurri berrirekin Talka Plana indartzea erabaki dute: maskarak berrerabiltzea ahalbidetzen duen makina bat erostea, eta egoitzetako langileentzako zerbitzu psikologiko bat abian jartzea.

Alde batetik, egoitzetako langileei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua martxan jarriko da. Zerbitzu berri hori Telezaintza telefonoak eskaintzen duen zerbitzuari gehitu dio Foru Aldundiak; bertan, gizarte zerbitzu eta baliabideen familia eta erabiltzaileei laguntza psikosoziala ere eskaintzen zaie.

Bigarren neurriari dagokioenez, maskarak berrerabiltzea ahalbidetzen duen makina bat erosi du Foru Aldundiak. Gipuzkoako egoitza guztien eskura jarri den makina, kasu positiboei erantzuteko erabiltzen diren FFP2 maskarak berrerabili ahal izateko, desinfekzioa eta esterilizazioa ahalbidetuko du. Makina Arrasaten dago, eta teknikariak egoitzetatik pasatuko dira poltsak ematera maskarak sartzeko, eta ondoren poltsak beteta jasotzera pasatuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen