Foru Aldundiak eta Udalak komunitate energetikoen inguruko hitzaldia antolatu dute irailaren 22rako

0
255

Kulturateko areto nagusian eskainiko da, 18:00etan, eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, aforoa mugatua baita.

Testua: Arrasateko Udala.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak ‘Komunitate energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute’ hitzaldia antolatu dute, Energia Argitu programaren baitan, datorren irailaren 22rako, osteguna. 18:00etan hasiko da, eta Arrasateko Kulturateko areto nagusian izango da.

Energia Argitu programaren helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen, kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga da eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.

Hitzaldira joateko ezinbestekoa izango da izena ematea aurrez. Horretarako azkenengo eguna irailaren 19a, astelehena, izango da, eta argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 605 75 76 87 telefonora deituta apuntatu daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen