Foru Aldundiak bisita egingo dio Heziketa Zentroari, hilaren 22an

0
384

Bidean Heziketa Zentro Okupazionala, Caritasen proiektua dena eta Sarea Fundazioak kudeatzen duenak. Dagoeneko 7 urte betetzen dira zentroak bere ateak ireki zituenetik baina jatorriz zentroaren jaiotza urte gehiagokoa da. Hori dela eta, Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Eider Mendoza eta Zainketa eta Gizarte Politikako Diputatua den Maite Peñak astelehenean, urtarrilaren 22an hitzordua egingo dute bertan. Hitzordua eguerdiko 12:30etan izango da Bideanen.

2023ko maiatzean izan ziren hauteskundeak eta gero, legealdi berrian, Bidean Heziketa Zentroa etxea erakutsi nahi dute bertan egiten duten lanaren berri emateko.  Dagoeneko 7 urte betetzen dira zentroak bere ateak ireki zituenetik baina jatorriz zentroaren jaiotza urte gehiagokoa da. Bergarako Caritasek hasi zuen iniziatiba bertan, parrokiako boluntarioekin bazterkerian zeuden pertsonei eguneroko egitura eta babesa eskaintzeko. Eguneroko egitura bat eskaini non eta pertsonaren ongizate psikologikoa eta fisikoa kontutan izanik hauen gizarteratzea eta laneratzea zituen oinarrizko helburu. Proiektuaren garapenean Caritasek apostua egin zuen bailarara zabaltzeko eta orduan, 2017ko uztailean Bidean Zentroak Arrasateko Kataide Poligonoan ireki zuen bere egoitza berria Debagoiena osoari zerbitzua eskainiz.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu eta bien arteko elkarlanaren bidez 10 plaza konbeniatuta daude gaur egun bailarako gizarte zerbitzuetatik bazterkeria egoeran dauden pertsonak bideratzeko. Datorren astelehenean, urtarrilaren 22an hitzordua egingo da Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Eider Mendoza eta Zainketa eta Gizarte Politikako Diputatua den Maite Peñarekin.

EGUNA: URTARRILAREN 22AN, ASTELEHENA

TOKIA: ARRASATEKO KATAIDE POLIGONOAN 20.ZENBAKIAN

ORDUA: 12:30ETAN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen