Ford Mugarrik ez daki oraindik zein izango den Euskal Ligaren etorkizuna

0
1108

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak bukatutzat eman ditu kudeatzen dituen ligak, eta jaitsierarik ez dela izango jakinarazi du.

Argazkiak: Arrasate Eskubaloi.

Eskubaloi arrasatearran ere eragina izan du Covid-19ak. Ines Azpiazu klubeko presidenteak esan digunez, “Ziurgabetasun handiarekin bizitzen ari gara egoera hau, are gehiago kontuan hartzen badugu ez dakigula noiz arte luzatu daitekeen”.

Azpiazuk klubeko taldeen egoerari dagokionez, “Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak jakinarazi digu liga bukatutzat ematen dela, eta aurten ez dela jaitsierarik izango, baina ez digu argitu igoerak egongo diren ala ez”, azaldu du. Dena den, azpimarratu du “Gipuzkoako Federazioak proposatu du taldeak igotzea. Hala ere, gaur egun ez dugu Euskal Eskubaloi Federazioaren jakinarazpenik jaso kudeatzen dituen ligekin zer gertatuko den azaltzeko. ” Egia esan, eta hori argi utzi duenez Azpiazuk, “gure taldeak sailkapenaren erdialdean daude, eta erabaki horiek ez digute eragingo”.

Arrasateko Eskubaloi taldeko entrenamenduetara itzultzeari buruz galdetu diogunean, Azpiazuk esan digu “ez dagoela gure esku. Instalazioak Udalarenak dira eta haiek dira noiz erabili ahal izango ditugu, halaber, zer baldintzatan, segurtasun-protokolo batzuk bete beharko baitira. ” Normalean Arrasateko eskubaloi taldeek abuztuaren erdialdean hasi ohi dute denboraldi-aurrea “baina aurten ez dakigu denboraldi berria hasi ahal izango dugun, ez gara batere baikorrak”.

Bestalde, Patxi Garcia Ford Mugarri taldeko entrenatzaileak esan digunez, “ez dugu ulertzen Euskal Federazioa hainbeste denbora behar izatea erabaki bat hartzeko, gainera, ez digu denboraldiaren amaieraren berri ere eman”. “Taldeek datorren denboraldiara begira euren egoera zein izango den jakin behar dute, beharrezko denboraz planifikatu ahal izateko”, azpimarratu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen