Lehen aldiz dihardu Euskal Herrian disko jartzaile gisa: atzo Donostiako Urgullen aritu zen, eta gaur gauza bera egitekoa da Bilboko Aste Nagusian.
Kartela: Irati.
Zapatuan Arrasaten izango dugu, hau da, abuztuaren 26an, Irati taberna-topalekuan gaueko 21:00etatik aurrera.
Artista hau “mago” bezala definitu izan dute, “bere kapelarekin eta plateren atzean mugitzeko duen era bereziarekin, eszenako erreferente bihurtu da”.
Era berean “binilo sorta itzela eta ondo baino hobeto aukeratua dauka, mundu zabalean bisitatu dituen ezin susmatuzko lekuetarako bidaien emaitza”.
Saio hauen antolakuntzan Bassque Reggae Kultur Elkartea eta Pantx Records parte hartzen ari dira.