Arrasatear bat Florentzian dago momentu honetan Erasmus programarekin. Otsailaren 21ean bidaiatu zuen Italiako hirira.
Arrasatear bat Florentzian dago momentu honetan Erasmus programarekin. Otsailaren 21ean bidaiatu zuen Italiako hirira.
Mondraberrik bere aitarekin hitz egin du, eta azaldu duenez “Florentzian egoera guztiz normala da, eta beraiek bizitza normala egiten ari dira, baina klaseak bertan behera gelditu dira”.
Hala ere, Euskal Herriko Unibertsitateak etxera bueltatzeko eskatu die bertan dauden ikasleei, eta larunbatean hegaldi bat hartuko du Euskal Herrira bueltatzeko. Italian 130 ikaslek ditu EHUk, 42 ikasle daude Lombardian eta Veneton.