FLLko barne txapelketa lehiatu da gaur Arizmendi ikastolan

0
1242
ARIZMENDI

DBH4ko gazteek hamargarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan: Almenetik 4 talde, Gaztelupetik 6, guztira 90 ikasle.

Testua eta argazkiak: Arizmendi Ikastola.

Gaur izan da FLLko barne txapelketa Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek hamargarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan: Almenetik 4 talde, 40 bat ikasle guztira, eta Gaztelupetik 6, guztira 50 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi eta Iñaki Agirrebengoa eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta irakasleak ibiliko dira proiektu honetan laguntzen.

Gaztelupekoak goizeko 09:00ak inguru hasi dira Ikerlaneko Olandixoko egoitzan eta Almenekoak, Almenen bertan egin dituzte saioak 12:30etatik aurrera.

FIRST LEGO League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.

Aurtengo gaia CITY SHAPER da; hiriburu handietan dauden arazoak identifikatu eta arazo horren aurrean irtenbide berritzaile bat proposatzea da helburua: mugikortasuna, arikitektura, kutsadura… Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu izango ditu:

• Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena.

• Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak, egoerak, harremanak…azaltzen dituena.

• Robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.

Hiru lan eremu hauek kontuan izanda, Gaztelupe eta Almeneko taldeetatik puntu gehien lortzen dituzten 4 taldeek Euskadiko FLL txapelketara joango dira otsailaren 8an. Aurten, aldi berean hiru toki desberdinetan ospatuko da lehenengoz finala: Arrasaten, Donostian eta Bilbon, hain zuzen ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen