FLL Euskadi txapelketaren finala larunbatean izango da Iturripen

0
284

Testua: First Lego League Euskadi

FIRST LEGO League Euskadi torneoa larunbat honetan, martxoak 2, egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen aldi berean.Euskadiko 57 ikastetxetako 171 taldek eta 1300 ikaslek hartuko dute parte hainbat egoitzatan izango den final horretan. Talde bakoitzak berrikuntza-proiektu bat edo programatu duten robota aurkeztuko du, nork bere balioak agertuz.Horrez gain, 390 boluntario ere izango dira, hainbat eginkizunetan: epaile, arbitro, zientzialari, eta taldeen laguntzaile.

Gazteen artean zientziarako eta teknologiarako bokazioak piztea helburu duen hezkuntza-programa honen 15. edizioan 2.800 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte aurten, eta 6 hilabetetan aurtengo erronkari egin diote aurre: MASTERPIECE, teknologia eta sormena uztartuz. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Deustoko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izan dira ekimenaren antolatzaileak.

Sari-banaketa ekitaldian, 14:45etik aurrera, jakinaraziko da zein izan diren talde irabazleak.Zortzi talde sailkatuko dira Espainiako finalerako. Martxoaren 16an izango da final hori, Alacanten.

FIRST LEGO League programari buruz

FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza-programa bat da; haur eta gazteen artean zientziarako eta teknologiarako interesa sustatzea da programaren helburua.110 herrialdetan egiten da, eta 679.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte 3.700 torneotan.

FIRST LEGO League Euskadiri buruz

Euskadin, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bultzatzen du FIRST LEGO League, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Hala, STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika, ingelesezko sigletan) erreferentziazko programa bihurtu da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategian txertatzen da.

FLL EUSKADI TORNEOAREN BISITA INSTITUZIONALA ARRASATEN

  • Ordua:10h
  • Lekua:Arrasateko Iturripe kiroldegia (Uribarri Hiribidea, 9, Arrasate)
  • Hauek bertaratuko dira:
    • Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
    • Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia
    • Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria
    • Maider Morrás, Arrasateko alkatea
    • Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
    • Inma Sánchez Melchor, FIRST LEGO League Programaren zuzendaria (Ingeniera Soy)
    • Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendaria
    • Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioaren presidentea
    • Gotzone Heriz, Auslaneko gerentea
    • Andres Mazkiaran, Danobatgroup-eko presidentea
    • Kepa Belaustegi, Erreka Taldeko presidentea
    • Leire Okarantza, Fagor Taldeko pertsonen saileko arduraduna
    • Dionisio Txaparro, LKS NEXT Taldeko Marketineko zuzendaria
    • Unai Viscarret, Ikerlaneko pertsonen saileko zuzendaria
    • Luis Anduaga, Krean Taldeko presidentea
    • Nuria Agirre, Laboral Kutxako Gestio Sozialeko sailaren zuzendaria
    • Maitane Ipiñazar, Lortek-eko Merkatu eta Zerbitzu Teknologikoen zuzendaria
    • Koldo Kortabitarte, Maier kooperatibaren presidentea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen