FLL Euskadi Mondragon txapelketa lehiatuko da larunbatean

1
902
ARIZMENDI

First Lego League 90 herrialdetako 500.000 gazte biltzen dituen nazioarteko torneo bat da. Ekitaldiaren helburua 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean ZTIAM hezkuntza sustatzea da, gaitasun zientifikoak eta teknologikoak sustatuz. Hainbat ikastetxe eta ikastolatako 300 haur eta gazte baino gehiago bilduko dira Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean, beren proiektuak defendatzeko eta robotaren jokoa arrakastaz garatzeko prest.

2019.urtean antolatu zuen lehen aldiz Mondragon Unibertsitateak MicroFLL torneoa, eta 2020.urtean aldiz lehenengo torneo ofiziala antolatu genuen non irabazlea estatuko torneorako klasifikatu zen (ikusi hemen argazki galeria). Ikasle talde batekin parte hartu nahi baduzu, edo bolondres gisa kolaboratu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Esperientzia paregabea, dibertigarria, oso teknologikoa eta izugarri erakargarria da FLL Euskadi MONDRAGON. Hala diote, behintzat, aurreko edizioetan boluntario lanetan aritu direnek. Robotikaz, ingeniaritzaz eta gazteen sormenaz gozatzeko aukera izango da beste behin. Gainera, boluntarioek aukera dute FLLn barrutik parte-hartzeko. Antolakuntza boluntario berriak erakartzen eta biltzen ari da, eta bertan parte hartu nahi duten guztiak oraindik garaiz daude.

Iruzkin 1

  1. Gure bailarako Arizmendi Ikastolako DBH4ko ikasleekin hasierako urteetatik hartzen dugu parte FLL lehiaketan!! :))

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen