FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala jokatu da Iturripen [Argazki galeria]

0
772

Hiru egoitzetan jokatu finala da: Arrasaten, Bilbon eta Donostian.

Gaur goizean FIRST LEGO League Euskadi txapelketako finala jokatu da Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean. Finala aldi berean hiru egoitzetan lehiatu da: Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Aurten Euskadiko 42 ikastetxetako 128 ikasle taldek parte hartu dute. Gainera, aurtengo parte-hartzaileen erdiak, % 47, neskak izan dira. 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute hezkuntza-programaren 14. edizioan.

Programa honen helburua gazteen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak piztea da. Sei hilabete hauetan SUPERPOWERED erronkari aurre egin diote. SUPERPOWERED erronkarekin, ikasleek beren programa zientifikoan energia nondik datorren eta nola banatzen, biltegiratzen eta erabiltzen den aztertu dute. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute ekimena.

FLL Arrasaten

Arrasateren kasuan, 400 ikasle inguruk parte hartu dute, 43 taldetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 ikastetxetatik etorriak. 25 taldek parte hartu dute Challenge kategorian eta 18k Explore kategorian.

Iturripeko kiroldegian roboten txapelketa egin da, eta Mondragon Unibertsitateko 7. eraikineko bost aretotan parte hartu duten taldeak euren proiektuak aurkeztu dituzte. Gainera, goiz osoan zehar jarduera ezberdinak izan dira eraikin honetako hallean.

Sari banaketa arratsaldeko 15: 15ean izan da. Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_LAND eta Sanfitek_FIRE taldeak sailkatu dira martxoaren 25 eta 26an Cartagenan, Murtzian, jokatuko den estatu mailako final handirako. Bertatik aterako dira apirilaren 19a eta 22a bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak.

Palmaresa:

MAIER saria Entrenatzailearentzat

ISS Team

ERREKA SARIA Ingeniaritza Bikaintasunean

Arizmendi Ikerlan 4

ARRASATEKO UDALA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat

Lauaxeta 8

FAGOR Taldea 1º saria Robotaren Portaerarentzat

Sanfitek_FIRE

IKERLAN 2º saria Robotaren Diseinuarentzat

Arizmendi Ikerlan 3

MONDRAGON Corporación 1º SARIA saria Robotaren Diseinuarentzat

Sanfitek_Hydro

LABORAL KUTXA 2. saria Proiektu Berritzailearentzat

Low Battery

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat 

WARMEEINSPARUNG

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 2. saria FIRST Balioentzat

Bermibot Omega

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat

Cemen Team

INNOBASQUE 2º SARIA Irabazlearentzat

Sanfitek_FIRE

INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat

Sanfitek_LAND

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen