“Final hau irabaztea bereziagoa izango da euskal derby bat delako”

1
391

Oihana Aldai Mondrako eta Realeko atezaina izan zen, eta talde txuri-urdinarekin Kopa irabazi zuen 2019an. Gaur egun aretxabaletarrak Xixongo Sportingen jokatzen du, eta berarekin izan gara.

Argazkiak: Sandra Ayala Cano eta Reala, artxibokoak.

Zein emaitza izatea nahi zenuke?

Reala irabazle, 2 eta 1, emozio handiagoa egon dadin.

Zer suposatzen du final honek?

Realarentzat, hainbeste urteren ostean, mutilek beste final batera iristea bizitzeko une berezia da. Euskal Herriarentzat, euskal derby bat denez, testuinguru berezi batean, inoiz gutxitan gertatzen da eta polita da.

Gainera, zaleen artean pikeak egoten diren arren, bereziki bi talde hauen jarraitzaileen artean harreman ona dago, eta nahiko polita da.

Emakumeen Realarekin Kopa irabazi nuen, eta horrelako aukera bat gutxitan izaten da. Behin finalera iritsita, politena finala irabaztea da noski, titulua lortzea. Argi dago final honetan titulua lortzea bereziagoa izango dela euskal derby bat izango baita.

Iruzkin 1

  1. Nor falta da partidu zahar hontaz zerbait komentatzeko? Benetan errege kopak hainbeste harrakasta du E.H-an? Ezin dut sinetsi. Gero Errepublikaz eta ez dakit zertaz hitz egiten dugu. Ea nor den hurrengoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen