“Final Fourra irabazi ez arren denboraldia bikaina izan da”

0
289

Mondragon Unibertsitateak taldeak asteburu historikoa du aurretik. Denboraldi ikusgarri baten ondoren, erregulartasun paregabea erakutsiz, duela bi aste Euskal Ligako igoera fasera sailkatzea lortu zuten, eta asteburu honetan hitzordu garrantzitsua izango da.

Mondragon Unibertsitatea, San Inazio, Loiola Indautxu eta Easo sailkatu dira Euskadiko lehen mailako igoera fasera, eta asteburuan lehitauko dira Lauko finalean. Hauen dira asteburuko ordutegiak, Mondragon Unibetsitateak larunbatean, 20:00etan jokatuko du San Ignacio Premo taldearen aurka. Beste adarretik, 17: 30etan Ibaeta Basket eta Universidad Deusto Loiola Indutxu taldeen arteko partidua jokatuko da. Azkenik, irabazleek igandean 11: 30etan jokatuko dute fasearen finala. Iñaki Ogara Ortiz de Arri ‘Arri’ entrenatzaileak ondokoak adierazi dizkigu:

Nola joan da denboraldia?

Egia esan denboraldi gogorra izan da, taldea eraikitzen jarraitzen dugu. Gure bigarren denboraldia izan da maila honetan, joan zen urtean lehena izan zen igoeraren ondoren eta zazpigarren postuan amaitu genuen. Horregatik, gure helburua hobetzen jarraitzea zen eta zergatik ez apur-bat gorago sailkatzea lortu. Hasieran, irregulartasunez hasi genuen denboraldia, baina pixkanaka hobetzen joan gara eta ondorioz emaitzak lortzen; azken 4-5 hilabeteak oso onak izan dira eta merezita sailkatu gara final fourrera

Orain helburu nagusietako bat lortuta, zein helbururekin hasi zeniten denboraldia?

Objektiboki, helburua igoera fase honetara sailkatzea zen, zaila ikusi arren hori zen gure helburua. Bestalde, eman genezaken maila ikustea, ez gara epe bat jarri. Egia esan, talde gaztea dugu, taldean junior eta kadete bat ditugu, eta talde gaztea izanda ba gure beste helburua taldea eraikitzea zen.

Nola ari zarete prestatzen igoerari begira?

Oso ondo, neskak oso kontzentratuta daude, mentalki prest, fisikoki prest, taktikoki prest eta orain gelditzen zaiguna da disfrutatzea eta garaipena lortzea saiatu, hurrengo igoera fasera ahalik eta prestatuen joateko, eta igoera lortzeko.

Nola ikusten duzu taldea igoera faserako? eta arerioak?

Gure taldeko neskek badute esperientzia horrelako faseetan. Taldea gaztea da baina, taldeko nukleoak badu esperientzia final four-etan edo Espainiako txapelketetan. Orduan ohituta daude horrelako egoerak kudeatzen eta nik uste dut, prest gaudela irabazteko eta baita, disfrutatzeko baita garrantzitsua dela.

Beste taldeei dagokionez, nik uste dut oso parekatuta egongo garela lau taldeak. Urtean zehar gure artean jokatu ditugun partidak oso berdinduta egon die eta ez du inork errez irabazi; lau taldeon artean banatu ditugu garaipenak eta porrotak. Horregatik uste dut denontzako aukera berdinak egongo direla.

Duela gutxi igoera faseko egutegiaz kexatu zen kluba, zer gertatu da?

Araudiarekin eskuan Easo da fasearen antolatzailea bigarren postuan geratu direlako, eta kiroltasun gutxi erakutsi dute. Beraien onurarako, beste taldeentzat kaltegarriak baldintzak jarri dituzte, ordutegiak edo kantxak esaterako. Orduan, kiroltasun gutxi erakutsi dute, espero dugu 2 egun hauetan zerbait aldatzea eta koherentzia apur-bat erakustea. Azkenean, jende asko dago atzean, jokalariak, familiak, entrenatzaileak, zaleak….eta horrelako baldintzetan jokatzen igoera fase bat oso arraroa da eta nesken saskibaloiari kalte asko eragiten dio.

Zein helbururekin kantxaratuko zarete Donostian?

Lehen gauza disfrutatzea eta dibertitzea, noregehiagoka hauek gozatu egin behar dira. Hori ez badugu lortzen eta gure emozioak ez baditugu kontrolatzen ez dugu disfrutatuko. Eta irabaztea noski, larunbateko partida irabaztea da garrantzitsua; nik uste dut, gure final erditiko garaileak irabazi duela fasea.

Azkenik, igoera faseko emaitza jakin gabe, nola baloratuko zenuke denboraldia?

Oso ona, nik taldeari esan dio taldearen proiektua eraikitzen ari garela eta eraikuntza honetan iristen diren gauza positibo guztiak ongi etorriak izango dira. Orain dela hiru urte pentsaezina zen Ointxe!k nazional nesken talde bat izatea eta igoera fasea jokatzea. Denboraldia bikaina izan da, talde bat eraiki dugu, talde bat dugu, Aretxabaletako zaleak ere erakarri ditugu Ibarran jokatuz. Emaitzetatik kanpo, lortu dugun taldea harrobiko neskei eta zaleei transferitzea oso positiboa. Final Four-a saiatuko gara irabaztez, baina irabazi ez arren denboraldia bikaina izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen