Mondragon Unibertsitateak 92 eta 87 garaitu du Baskonia, azken laurdenean 21-7ko partziala lortuz.
Eneko Mataren ekipoa sailkapenean berdinduta zegoen taldearen (Baskoniaren) aurka jokatu du gaur arratsaldean Iturripen.
Gaur arte bi taldeak 21na garaipen eta 8na porrot zituzten, beraz gaurko partidua erabakigarria zen: irabazlea matematikoki Lauko Finalera sailkatuko zen.

Ointxek ondorengo bostekoa kantxaratu du partidari ekiteko: Dani Lorenzo, Martxel Balanzategi, Andoni Atxa, Martin Buesa eta Imanol Orue-Mazaga.
Taldeak bi hiruko sartu ditu lehen minutuetan, eta hirukoak hain zuzen garaipenaren gakoetako bat izan dira. Baina gasteiztarrak ez dira arratsalde pasa etorri, eta bi birrinketekin partidua berdindu dute (13-13).

Gainera, kanpoko jaurtiketetan fin ibili dira lehen laurdenean, eta alde nabarmena lortu dute markagailuan: 23-32.
Ointxek era berean erantzun dio, eta hirukoek zaleen berotasuna handitu dute. Gaurko jokalaririk baliotsuena Dani Lorenzo izan da, 32 puntuko balorazioarekin. 22 puntu saskiratu ditu, 7 asistentzia banatu ditu eta 3 baloi-jabetza berreskuratu ditu.

Martinek ere partidu handia jokatu du: 29 puntu sartu ditu eta 9 errebote lortu ditu. Atsedenean gauzak pareko zeuden markagailuan: 47-52.
Partidua azken minutuetan ere oso parekatua izan da, eta amaierarako 3 minutu falta zirela, MU aurretik jarri da: 83-82.

Bukaerarako minutu bat falta zela, etxekoak aurretik zihoazen (86-83), eta jokaldi on baten ostean Imanolek saskiratzea lortu du.
Azken uneetan hainbat falta pertsonal izan dira, eta Mondragon Unibertsitateak jakin izan du aldeari eusten. Garaipenaren beste gakoetako bat azken laurdeneko partziala izan da: 21-7 etxekoentzat. Azkenean talde zuri-morea garaile: 92-87.

Zaleek eta taldeak elkarri txaloak eman dizkiote, Final Four-erako txartela lortuta. Zorionak Ointxe eta ondo jarraitu!


Albistea osatzen gabiltza




