Fina Salegi: “Lan sakrifikatua da, ilusioarekin hartu behar da”

0
2691

Argazkia: Arkaitz.

Urte amaierarekin batera, orain arteko Branka taberna behin betiko itxi da. Izan ere, bertako jabea 44 urtez izan den Josefina Salegi ‘Fina’-k erretiroa hartu du. Erretiratu aurretik omenaldi eder askoa egin zioten abenduaren 30ean, aurresku eta guzti, bertan egindako lanagatik.

Finarekin izan gara ostalaritzaren bilakaeraz eta urte hauetako lanari buruz berbetan.

Branka zabaldu aurretik lanean aritu zinen?

Hasieran Deban aritu nintzen lanean urtebetez eta gero, Brankara etortzeko erabakia hartu genuen.

Zergatik erabaki hori?

Toki ona zen Arrasate eta gazteak ginen. Nire ahizpak esan zidan lokala zeukala eta hala pentsatu genuen etorri eta tabernatxo bat zabaltzea. Gero, ahizpak aldamenean jatetxea zabaldu zuen.

Orain zailagoa dirudi horrelako negozio bat mantzentzea.

Bai-bai, oso desberdina da garai bateko eta gaur egungo egoera. Lehen ere krisiak izan ziren baina ez dakit gazteak ginelako ote zen, baina lana ondo egiten zen eta mugimendua zegoen. Orain, kostata eramaten da aurrera.

Ez dago inor prest Brankaren erreleboa hartzeko?

Badabil jendea galdezka baina oraindik behintzat ez da inor animatu edo ez dut baiezkorik jaso. Ez dakit, agian gazteek ez dute lan hau gogoko, oso lan sakrifikatua da, asteburuetan ere lan egin behar da. Gauza hauek gustora eta ilusioaz ez badira hartzen jai dago. Ea hau irakurrita norbait animatzen den!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen