Baita Erdiko kalean eta Ferreriasen ere, Udalak iragarri duenez. Ondorioz, “zamalanak Iturriotz eta Olarte kaleetatik egin beharko dira goizean”.
‘Erase una vez… Euskadi’ filma grabatzen hasi dira Arrasaten, Manu Gomez zuzendari arrasatearrak gidaturik.
Udalak iragarri duenez, grabaketak zenbait kale mozketa eragingo ditu: abuztuaren 31n Alde Zaharreko hainbat puntutan gauzatzen dabiltza lana ekoiztetxeko langileak, eta irailaren 2an izango du eragin gehien trafikoan, goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak bitarte:
Erdiko kale, Ferrerias eta Nafarroa etorbidean egongo dira eragozpenak. Zamalanak Iturriotz eta Olarte kaletik egin beharko dira goizean.
Irailean eta urrian zehar ere zenbait grabaketa burutuko dira herrian. Udalak iragarri duenez “unean-unean sortuko diren eragozpenen berri emango du”. Halaber, “herritarrei Udaltzaingoaren aholkuak jarraitzeko deia eskatzen die”.