Abuztuaren 31tik urriaren 16ra bitartean, 80ko hamarkadan girotutako filma grabatuko da. Horretarako, 16 eta 65 urte bitarteko pertsonak bilatzen dira (ez jubilatuak).
Parte hartzeko, gorputz osoko eta aurpegiko argazki bat, indarrean dagoen NANaren argazkia bi aldeetatik, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia, alkandora, galtzak eta oinetakoen neurriak, harremanetarako datuak eta bizilekua bidali behar dira figueuskadi@gmail.com helbidera, ‘Euskadi’ gaiarekin.
Lana ordainduta dago eta Gizarte Segurantzan alta emanda.