Figueras Fest-ak punkaren inguruko bost talde plazaratu ditu

0
1723

Bost taldek zuzeneko bana eman dute San Andresko Jaietan: Malaña (talde arrasatearraren itzulera kontzertuetara), Kontralde (disko berria aurkezten jarraituz), Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Salvate si puedes eta A fuego y tu.

Malañaren argazkia: Rafa Sanchez.

Jai Batzordeak antolatuta, zortzi ordu inguruko punk jaialdia ospatu zen atzo auzoko jaien baitan eta Gudarien plazan, arratsaldean hasita eta goizaldera arte.

Figueras-en omenezko jaialdiaren bigarren edizioa izan zen, eta euriak muntaketan eragozpen handiak eragin arren, langileen eta antolakuntzaren lanak kontzertuak ahalbidetu zituen.

Taldeen artean Malaña arrasatearra izan da, urte askoren ostean, kontzertua eman duena, zaleen gozamenerako.

Arrasateko Kontralde ere zuzenean aritu zen, besteak beste, ‘Erantzunen bila’ diskoaren abestiak plazaratzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen