Fibra optiko eta tentsio handirako obrak hasi dira Garagartzan

0
1956

Auzoak urteak daramatza fibra optikoa eskatzen, eta Kobate harrobiak eskatuta, tentsio handiko kablea jarriko da lur azpitik.

Garagartzak urteak eman ditu fibra optikoa eskatzen, eta azkenik Movistarrek azpiegitura hori jarriko du aurki.

Bestetik, Kobate harrobiak tentsio handiko kablea eskatu izan du, eta Iberdrolak azpiegitura hori jarriko du. Kableak Markuleteko industrialdea eta harrobia lotu egingo ditu.

Kableak jartzeko obrak hasiak dira Fagorreko planta ohiaren parean. Eginka Construcciones y Reformas enpresak dihardu bertan, eta obrek tarte gehiago hartuko dute.

Hauen ondorioz aparkatzeko plaza batzuk behin-behinean kendu dira, eta horren inguruko jakinarazpenik ez du jaso auzoak.

Udalak Auzo-Alkatetzari azaldu dionez, tentsio handiko kableak ez du zerikusirik Abiadura Handiko Trenaren obrekin. Garagartzan egun badago AHTarentzako transformadore bat jarrita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen