Ferreriasko Komisinuak jaiak bertan behera utzi ditu “osasuna lehenetsiz”

0
794

“Pena handiz hartu behar izan dugu erabakia” azaldu digu ‘Harristi’k. “Baina kontuan hartu behar da kaleko bizilagun ugari adinekoak direla”. Komisinuak gogoan ditu Rafa Fernandez eta aurten zendutako Ferreriasko beste lagun guztiak.

Argazkia: MB artxiboa.

Koronabirusaren ondorioz, Ferreriasko Komisinuak erabaki berri du aurtengo jaiak bertan behera uztea.

“Erabakia penaz hartu dugu, baina osasunari lehentasuna eman diogu”. Izan ere, kale honetako bizilagun ugari adinekoak dira, eta beraz kolektibo zaurgarri batekoak dira”.

Ferreriasko Komisinuak espero du “aurtengo jaiak ez ospatzearen ondorioz, datorren urteko jaiak denok ospatu ahal izatea”, Komisinuko Iñaki Gurrutxaga ‘Harristi’k azaldu bezala.

Covid-19aren egungo testuinguruan, antolatzaileek gogoan izan dituzte “Rafa Fernandez eta aurten zendutako Ferreriasko beste lagun guztiak ere. Doluminak familiei eta gertukoei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen